Kongresua

Animalien Elikadurari buruzko Nazioarteko I. Kongresua:
Elikagaien Segurtasuna eta Berrikuntza
Donostia, 2009ko ekainak 10-12

Animalien elikadura funtsezko zutabea da elikagaien segurtasuna bermatzeko, izan ere, elikagaiak ekoizteko katearen lehen kate-begietako bat da. Pentsuen higiene eta trazabilitate gaiez azken urteotan plazaratu diren arauak gero eta zorrotzagoak izan dira eta horri gehitu behar zaio hiritarrek kontsumitzen dituzten elikagaiez daukaten kezka gero eta handiagoa.

Hori guztia dela eta, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien lankidetzaz, Animalien Elikadurari buruzko Nazioarteko Kongresuaren lehen edizioa antolatu dute: Elikagaien Segurtasuna eta Berrikuntza.

Animalien Elikadura: elikagaien segurtasuna eta berrikuntza elikagaien segurtasuna, nutrizioa eta animalien elikaduraren gaineko ikerketarekin lotutako esperientziak ezagutu eta trukatzeko hitzordua izango delakoan gaude.

Foro honek sektorerako erreferente izan nahi du; baita animalien elikaduraren katean beharrakidentifikatu eta etorkizuneko balizko soluzioak emateko tresna ere.

Kongresuan, ez da falta izango XXI. mendeko abeltzaintzaren erronken gaineko eta Europako Erkidegoko politikaren nondik norakoen gaineko hausnarketarik.

Espero dut galdera horiek eta kongresuan jorratuko diren gaiek aukera emango digutela ulertzeko abeltzaintza eta pentsuak fabrikatzeko sektorea nola dauden, etorkizunari begiratzerakoan ezagutza gehiago izan dezagun eta jakin dezagun zeintzuk diren abeltzaintzaren produkzio sistemetan gertatu diren eta gertatuko diren aldaketak.

Sinatua: Amaia Barredo
Animalien Elikadurari buruzko I. Kongresuko Lehendakaria

Babesle:
Ipar Kutxa
Laguntzaileak:
  • Epea
  • Bilbao Port
  • Puerto de Pasajes
  • Algeposa
Beste laguntzaile batzuk:
  • Ingenet
  • Berge Marítima
Animalien Elikadurari buruzko Nazioarteko I. Kongresua
Arkauteko Nekazaritzako Elikagaien Campusa
46 posta kutxa. E-01080 Gasteiz (Araba).
Tel. +34 902-540.546
Faxa: +34 902-540.547
Web: http://www.congresoalimentacionanimal.com
E-mail: secretaria@neiker.net
  • Elika
  • Neiker