
Kongresua Donostian izateko programatua dago, Kursaal Jauregian, 2009ko ekainaren 10 eta 12 bitartean.
Kursaal Jauregia Rafael Moneok Kantauri itsasoaren ertzean egindako arkitektura obra ikusgarria da. Hiriko kultura eta kongresu jardueren epizentroa da, izan ere, 300 ekitaldi baino gehiago eta 600.000 lagun hartzen du urtean. Sar zaitez bertako beirazko kubo zeharrargitsuetan eta lilura zaitez bertako espazioen polibalentziarekin.
Kursaala itsasoaren ertzean dago, Frantziako mugatik gertu, eta Bilbotik 100 kilometrora.
Donostia Hondarribiko aireportutik 19 kilometrora dago, Biarritzekotik 49 kilometrora, Gasteiztik 122ra eta Iruñetik 93ra.
Jauregitik erraza da hiriko hainbat leku enblematikotara oinez joatea, hala nola Alde Zaharrera eta Kontxako Badiara; baita gune komertzialetara ere.