“ Animalien Elikadurari buruzko I. Kongresua: Elikagaien Segurtasuna eta Berrikuntza ” izeneko kongresuan, lanak poster formatuan aurkezteko aukera dago.
Honako urrats hauek jarraitu beharra dago:
- Kongresuak jatorrizko komunikazioak onartuko ditu, beraz, komunikaziook ez dira beste bilera zientifiko batzuetan aurkeztutakoak edo argitaratutakoak izango.
- Komunikazioak libreak eta Posterformatukoak izango dira.
- Batzorde Zientifikoa lanen balorazioaz eta hautapenaz , arduratuko da, kalitate zientifikoa, originaltasuna eta interesa, aplikazio praktikoa eta emaitzen aurkezpenean dagoen argitasuna ebaluatuz.
- Ezinbestekoa da komunikazioaren txostengileak -zeina gainera lehen sinatzailea izango den- Kongresuan izena ematea, behin bere lana onartua izan dela jakinarazi ondoren.
- Txostengile/lehen sinatzaile berak bi komunikazio aurkeztu ahal izango du gehienez.
- Egileak sei izango dira gehienez eta lehen deituraren eta izenaren inizialen bidez identifikatuta egongo dira.